Buscar

Próximas excursiones

 

IBILIALDIAREN PREZIOA:

AUTOBUSA + AFARIA + OSTATU + GOSARIA

BAZKIDEAK: 70 €

    EZ BAZKIDEAK: 75 €

 

 

2019ko uztailak 13

IBON DE ACHERITO

 

   Guarrinza-tik.Txangoa.Desnibela:60m. Distantzia:9 km.Zailtasuna:Baxua.Iraupena:5 - 7 ordu.

 

   Pirinio mendebaldeko mendiko ibon edo aintzira naturaletan bigarrena da.Lehenengoa Ezkaurreko ibona da, Ezkaurre gailurraren hego aldera eta handik oso gertu kokatua, ondoko Erronkariko ibarrean.Glaziar jatorriko aintzirak dira eta Pirinio osoan 1000 baino gehiago zenbatu ditzakegu.Batzuk oso goian aurkitzen dira eta mendizaleentzat ia eskura ezinak dira, baina gehienak kota baxuetan kokatzen direnez txango erraz eta gailurrik egin gabe eta konplikaziorik gabe egiteko aitzakia bikainak dira.Hauxe da horietako bat.

Iristeko:Echo herritik Ozako oihanera joango gara eta pista hartuta Guarrinza-ra iritsiko gara.Ibarraren hasieran, Aguas Tuertas-erantz joateko dagoen bihurgunean, autoa utziko dugu.

Ibaia gurutzatuko dugu GR seinaleen paneletara iritsi arte eta Acherito-ko sakanean murgilduko gara 1250 metroko kota arte, eta hemen Las Foyas-eko sakana hasten da.Ipar aldera giratuko dugu aurrera egiteko eta ezker aldetik jarraituko dugu bide onetik, basoko aterpe txiki bat ikusi arte.Sakanaren beste aldean, 1750 metrotara, seinaleztatuta dagoen (HRP) bide on bat aurkituko dugu, Palo-ko mendatetik datorrena.Mendebaldera giratuz Las Foyas-eko sakana utziko dugu Mallo Las Foyas behe aldetik zeharkatzeko maldaren erdi aldera.

Acherito-ko sakanaren gainetik altuera irabazten goazen neurrian inguruko mendiak hazten doazela dirudi:Castillo de Acher hego aldera eta Chinebral-eko pareta handi ia bertikalak.La Gorreta dos Gabachos,Quimboa, Anzotiello, Petraficha eta Chipeta mendebaldera.

Las Foyas eta Acherito-ko sakanak bereizten dituen muinoa gurutzatuko dugu eta pixkanaka gora egiten duen bidetik jarraituko dugu.Hemen dagoeneko landaretza urria da eta Acherito-ko ibon ikusgarrira (1900 m.) iristen garenean desagertu egiten da.

Ibon hori, gailurrez inguratua, toki ezin hobea da udako arratsalde bat igarotzeko bertako uren gardentasunaz eta tokiko giro alpinoaz gozatuz.

Eguna luzatzeko alternatiba polita da Lescún ibarrerantz ematen duen lepora hurbiltzea HRP markak jarraituz, 1991 metrotara dagoen leporaino. Lepo horretara joateko bidea malkartsua da baina pena merezi du Ansabére-ko ibonak eta Petretxema-ko gailurrean izen bereko orratzek eskaintzen duten ikuspegiagatik.

Itzulera bide beretik egin dezakegu edo bestela azkeneko lepotik mendebaldera egiten duen bidetik jarraitu Agullas d'Acherito gailur-lerrotik 2028 metroko kota arte eta hortik Acherito sakanetik jaitsi Guarrinza arte.

 

 

2019ko uztailak 14

CASTILLO DE ACHER (2390m)

 

   Ozatik, Espata-ko sakanetik barrena.Igoera.

   Desnibela:1260m. Distantzia:9 km, Zailtasuna:Ertaina.Iraupena:5 - 7 ordu.

 

   Pirinio mendebaldeko mendirik bikainenetako bat da tximeleta formako "sinklinal eseki" gailurragatik.Gaztelu menderaezina, edo hain gailur bitxi eta isolatuari eman diezaiokegun beste edozein interpretazio ez-geologikoa egin dezakegu, Pirinio inguruko edozein tokitatik ikus daitekeen tontorra baita.

Echo herritik Ozako oihanera joango gara.Kanpinera joateko dagoen zubia gurutzatuta, eskuinaldera bidexka bat hartuko dugu, kartel batez markatuta dagoena, eta hartxintxarrezko pista batera iritsiko gara eta hori zeharkatuta bide-zidor garbi batetik jarraituko dugu pago gazte, izei eta pinu gorrien baso artetik.Intsusak, hurritzak, lizarrak, sahatsak, elorriak eta iratzeak ere bereizi ditzakegu bertan.

Bide ona eta aldapa desberdinekoa da, 1600 metrotara basotik irten arte. Belardi batera iritsiko gara non iturri bat eta Acher-eko mendi aterpe bat dagoen.

1900 metrotara azkenean aldapa piko bihurtzen da eta hor hankak ederki berotuko zaizkigu ibar karstiko esekira iristeko igaro behar den bretxa bakarretik. Arrail eta dolinez osatutako labirintoraino eramango gaitu, paisaia erabat bitxia eratuz.Berezitasun geologiko horrek Gorbea mendilerroko Itxinako karsta gogora ekartzen digu.

2270 metrotara ibar esekira iristea lortuko dugu eta hego-mendebaldetik inguratuko dugu ongi markatutako bide garbi batetik.Mendi hau hain isolatuta egotean inguruko mendien ikuspegi ikaragarria eskaintzen zaigu:Bisaurinen ipar aldea, Belagua ibarreko mendi guztiak, Lenito, Peña Forca, Rincón de Alano eta Txipeta Ozan, Atxerito, Guarrinza, Aguas Tuertas han behean ipar aldera (hortik ere bide bat irteten da gailurrera) eta urrutien dagoen Pirineo zentralaren zati handi bat.

Jaitsieran, kontuz ibili behar da aldapa pikoa delako; lautadara iritsi baino lehen maldan bertan dagoen iturri batean gera gaitezke freskatzeko.Behin basora iritsita bidea atsegina da eta itzala eskertzekoa.

Atzera begiratzen badugu baso artetik Gazteluaren irudi izugarria bere handitasunean ikusiko dugu, zuhaitzen adaburu gainetik nabarmentzen, kareharriaren tonu gorri, berde eta zurixkarekin.

 

 

Txangoaren fitxa teknikoa: IBÓN DE ACHERITO ETA CASTILLO DE ATXER

Eguna:                               2.019 UZTAILA, 13 ETA 14, LARUNBATA ETA IGANDEA                   

Kokalekua:                         ARAGOIA                          

Abiapuntua:                        GUARRINZA

Igaroko ditugunak:            LARUNBATA: IBON DE ACHERITO , IGANDEA: CASTILLO DE ATXER                                  

Amaiera:                             GUARRINZA

Irteteko ordua:                  ANAKA: 6:30, HONDARRIBI: 6:45, BIXERA: 7:00

Luzera:                                 LARUNBATA: 9 km, IGANDEA: 9 km

Metatutako desnibela:     LARUNBATA: 630 m, IGANDEA: 1.260 m

Kalkulatutako denbora:  LARUNBATA: 5/7 or. IGANDEA: 5/7 or.

Zailtasuna:                         ERRAZA

Hasierako altuera:            1.250 m

Alture handiena:               LARUNBATA: 1.900 m, IGANDEA: 2.390m

Amaierako altuera:           1.250 m

Ficha Técnica Excursión: IBÓN DE ACHERITO Y CASTILLO DE ATXER

Día:                                       SABADO 13 Y DOMINGO 14 DE JULIO DE 2.019                   

Situación:                            ARAGON             

Punto de partida:               GUARRINZA       

Punto de paso:                  SABADO: IBON DE ACHERITO, DOMINGO: CASTILLO DE ATXER                                    

Punto final:                          GUARRINZA       

Hora salida:                        ANAKA: 6:30, HONDARRIBI 6:45, BIXERA 7:00     

Longitud:                              SABADO: 9km, DOMINGO: 9 km

Desnivel acumulado:       SABADO: 630 m, DOMINGO: 1.260 m

Tiempo estimado:             SABADO 5/7 h, DOMINGO: 5/7 h

Dificultad:                            FACIL

Altura inicial:                       1.250 m

Altura máxima:                  SABADO: 1.900 m, DOMINGO: 2.390 m

Altura final:                        1.250 m

IBILIALDIAREN PREZIOA:

AUTOBUSA + AFARIA + OSTATU + GOSARIA

BAZKIDEAK: 70 €

    EZ BAZKIDEAK: 75 €