ElPaso  IP21

Ola


  insalus
Antxeta  igorsancho Gabiria
vw vasa Pasquier  logo telepizza nuevo 2  Sifra  txingudi  postigu  logo.rhenus

1. EGUNA ETA TOKIA:

Erlaitz Mendi Maratoi Erdia 2015ko maiatzaren 10ean egingo da, goizeko 09:00etan hasita, eta Toki-Alai eskola publikotik (Ibarla) irtengo da.

2. IBILBIDEA:

Irun inguruko mendietatik, Aiako Harria parte naturalean, egingo da proba eta 21 kilometroko ibilbidea du, 2.100 metroko desnibel pilatuarekin. Neurketak ez daude homologatuta.

3. PARTE HARTZEA:

Atleta, mendizale edo kirolari orok parte hartu ahal izango du, federatu nahiz federatu gabeek,  eta gehienez 350 lasterkariren muga arte, beti ere arautegi honetan adierazten dena betez.

4. KATEGORIAK:

(proba egunean beteta dituen urteak)

Gizonezkoak
Absolutua, 18 urtetik gorakoak.

Beteranoak, 45 urtetik aurrera.

Emakumezkoak: 
Absolutua, 18 urtetik gorakoak.

Beteranoak, 40 urtetik aurrera.

5. INSKRIPZIOAK:

DEPORTES GONZALEZ Intersport-en egin ahal izango dira (Hondarribia kalea, behea - Irun) eta www.kirolprobak.com   web gunean, martxoaren 1etik aurrera. Inskripzioa ordainduta, parte hartzaileak erabakitzen badu ez duela proba egingo, ordaindutakoa itzuli egingo zaio. Aurreikusita dago parte hartzaileen kopurua gehienez 350 izango dela.

6. PREZIOA:

Inskripzio kuota 24 € da federatuentzat eta 26€ federatu gabeentzat. Azkeneko astean egiten badira 35 € ordaindu beharko da. Inskripzio kuota ordaintzeak eskubidea ematen du proban parte hartzeko, erantzukizun zibileko eta istripuen asegurua edukitzeko, antolakuntzak parte hartzaileentzat jarritako zerbitzu guztiak erabiltzeko eta elastiko bat jaso eta oparien zozketa batean parte hartzeko.

7. SEINALEAK:

Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da kartel adierazle eta ongi ikusteko moduko zintekin. Kilometro bakoitza kartel batez adierazita egongo da.

8. KONTROLAK:

Antolakuntzak kontrol puntuak jarriko ditu eta derrigorrezkoa izango da bertatik igarotzea, arauzko kontrolak egingo dira eta.

9. HORNIKUNTZA-POSTUAK:

5 hornikuntza-postu jarriko dira, helmugakoaz gain. Puntu hauetan produktu energetikoak eta freskagarriak eskainiko zaizkie parte hartzaileei.

10. PASAGUNEKO DENBORAK:

Antolakuntzak pasoko lau denbora finkatuko ditu 4,8; 10,8; 14 eta 17. kilometroetan eta lasterkari bat kanporatzeko ahalmena izango du ezarritako denbora betetzen ez badu. Gainera, erretiratzeko puntuak jarriko ditu. Antolakuntzako arduradunek, bestalde, ahalmena izango dute probatik erretiratzeko probako arauak hausten dituzten lasterkariak, markatutako ibilbidea osatu ez dutenak, arauzko dortsala ikusteko moduko tokian ez daramatenak, antolatzaileen oharrei kasurik egiten ez dienak edo gainerako lasterkarienganako jarrera kirol alorrean egokia ez dutenak. Ondorio hauekin, antolakuntzak aurreikusita du bi lasterkarik parte hartuko dutela lasterketa ixten. Deskalifikatzeko erabakia jasotzen duten parte hartzaile haiek guztiek kontrol-postu gertuenean entregatu beharko dute dortsala, eta proba utzi beharko dute, antolakuntzako kideek ematen dituzten oharrak jarraituz.

11. SARIAK:

 

DEPORTES GONZALEZ sari berezia
errekor absolutua 500 €

Ondu beharreko errekorra: 1h45'

Sari berezia EL PASO-k babestuta

emakumezkoen errekorra 500 €

Ondu beharreko errekorra: 2h13'

12. SAILKAPENA:

Parte hartzaileen denbora guztiak automatikoki jakinaraziko dira proba amaitutakoan.

13. BILERA INFORMATIBOA:

Lasterketaren aurkezpena: maiatzak 8, osteguna, 19:00etan, Erlaitz elkartean (Peña kalea, z/g, Irun)

15. DORTSALAK ENTREGATZEA:

 Maiatzak 11, igandea, 7:00etatik 8:00etara, lasterketa irteeran - Ola sagardotegia. Dortsala jasotzeko, federatutako atletek Mendi Federazioko karneta aurkeztu beharko dute.

16. INGURUMENA:

Lasterketa, edertasun naturaleko paraje bikainetatik igarotzen da neurri handi batean, beraz, denon betebeharra izango da ingurua zaintzea eta kontrol eremuetatik kanpo hondakinak ez botatzea. Horretarako, hornikuntza-postuen alboan zabor-edukiontziak ipiniko dira. Oinarrizko arau hau betetzen ez duten lasterkariak DESKALIFIKATU ahal izango dira.

17. OSASUN ASISTENTZIA:

Antolakuntzak Laguntza eta Salbamendu zerbitzuak edukiko ditu ibilbideko punturik estrategikoenetan. Era berean, helmugan, dutxa, garbiketa eta lehen laguntzarako mediku zerbitzuak eskainiko ditu behar bereziren bat eduki dezaketen kirolarientzat.

18. SEGURTASUNA:

Antolakuntzak eskubidea izango du lasterketa ibilbide alternatibo batetik desbideratzeko eta beharrezkoak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko gorabehera desberdinak kontuan hartuta, baita proba bertan behera uzteko ere eguraldi baldintzek hala behartzen badute edo bere eskuetan ez dauden arrazoiak tarteko, beti ere aurrez Lasterketako Batzordeak erabakia hartuta.

19. ISTRIPUETAN LAGUNTZA:

Parte hartzaileak behartuta daude istripuren bat izan eta laguntza behar dutenak atenditzera, baita edozein gorabeheraren berri emateko ere pasoko kontroletan.

20. ERANTZUKIZUNA:

Ibilbidearen barnean gertatzen den istripuaren erantzule egingo da antolakuntza, baina lasterkariaren arduragabekeriagatik gerta daitekeen istripuen erantzukizunik ez du izango, ezta parte hartzaile bakoitzaren gauzena ere, gainera, hauentzat kontsigna-zerbitzu bat jarriko du helmugan. Parte hartzaileak izango dira beren buruei eta hirugarrenei gerta dakiekeen edozein kalteren erantzule.

21. ARGAZKIAK

Antolakuntzak eskubidea izango du lasterketan aterako dituen argazkiak proba ezagutzera emateko erabiltzen dituen komunikazio euskarri haietan guztietan argitaratzeko (eskuliburuak, kartelak, prentsa artikuluak, web, eta abar).

22. DATU PERTSONALAK

Proban inskripzioa egiterakoan parte hartzaile bakoitzak antolakuntzari ematen dizkion datuak lasterketako arduradunek erabili ahal izango dituzte parte hartzaile bakoitzak hala nahi badu eta hala erabakitzen badu inskripzio-orrian ageri den laukia beteta.