edizioa egingo da 2014ko maiatzaren 11n, goizeko 09:00etan hasi eta 14:30ean amaitzeko.

Urrats bat eman nahi da gure eskualdea, eta zehatzago esanda, Aiako Harria Parke Naturala, nazio eta nazioarte mailan erreferente izateko kirol diziplina honetan, gero eta jarraitzaile gehiago baitu, bai parte hartze mailan eta bai publiko mailan, orokorki.

KLUBEN ARTEKO LEHIAKETA Kilometro Erdi Bertikala

Kilometro Erdi Bertikala proban txapelketa bat egin nahi da kirol jarduera desberdineko kluben artean, alegia, mendi, arraun, txirrindularitza eta abar elkarteen artean, horrela, komunikabideetan presentzia handiagoa eduki dezan eta aparteko eragingarri izan dadin.

Horretarako, parte hartu nahi duen  klub bakoitzeko 3 ordezkari gonbidatuko dira eta baldintza bakarra izango da lehiaketan bertan 3 ordezkari horiek egon beharko dutela.

Mendi lasterketak aitzakiatzat hartuta asteburu oso bat prestatzeko helburua betetzen joan nahi dugu eta horretarako topaleku bat antolatu nahi da era honetako probetan lehiatzen dutenak eta jarraitzaileak biltzeko, programa honekin:

Lasterkarien mini azoka Ola sagardotegiko pilotalekuan (larunbata, 17:30etik 20:30era):

  • Kirol marka/denda baten stand-a.
  • ONG baten stand-a, non lasterketarako material erabilia (zapatilak) entregatuko diren zonalde pobreetara bidaltzeko.
  • Kirolarientzako produktu nutrizionalen stand-a.
  • Beste stand batzuk (fisioterapeutak, entrenatzaile pertsonalak, eta abar)
  • Dokumental espezializatuen proiekzioa.
  • Hurrengo egunean egingo den maratoi erdirako dortsalen banaketa.
  • Zonaldeko produktuen stand-a: sagardoa, eztia, gazta, eta abar.

Mini azoka hau instalazio egokiak dituen toki batean egiten da (behar bada estalita ere bai) eta KM erdiaren lehiaketan parte hartzen dutenentzako catering bat eskaintzen da. Gainerako pertsonek ere azokara sartu ahal izango dute baina catering-a ezingo dute erabili. Hala ere kontsumizioetarako, bazkaltzeko eta abarrerako aukera izango dute toki horretan.

2 probetan parte hartuko dutenentzat tarifa bereziak egongo dira ostatu hartzeko eskualdeko hainbat tokitan.

Asmoa da, mini azoka hau, larunbatean denak elkartzeko puntua izatea, beraz, lasterkarientzat autobusak irtengo dira puntu horretatik KM erdi bertikala egiteko irteera punturaino eta proba amaitutakoan atzera mini azokara eramango dituzte catering eta azokaz gozatu dezaten.

Ordutegia, gutxi gora behera, ondorengoa da:

LARUNBATA

km 1/2 bertikala

  • 14:30: Ola Sagardotegitik Endarlazara autobusa aterako da. Iparbusek eskeinitako zerbitzua da. Autubusak  aindegi zerbitzua egingo du. Lasterkariren batek Endarlazara bere kontura hurbiltzeko ideia izan ezkero, kontutan izan beharko ditu Bidasoa Itzulia dela eta zirkulazio etenak egon daitezkela.
  • 15:30 Frogaren hasiera: Lasterkariak minuturo irtengo dira. Irteera ordena adieraziko da.
  • Lasterkaria helmugara iristean, arropa autobús zaindegian edukiko du.
  • Helmugan anoa-postu bat egongo da.
  • Sari banaketa: Olako azokan. Autobusa lasterkariekin iristen denean.

Lasterkarien azoka - Ola Sagardotegia

Standak: Deportes Gonzalez + ABAY ETIOPIA + OLA sagardotegiko elikagaiak + SD ERLAITZ

  • Ordutegia: 14:00 a 19:00
  • SD ERLAITZ: Iganderako dortsalak jasotzeko puntua.
  • ABBAY ETIOPIA: Etiopiara kirol arropa eramateko bilgunea (Oinetakorik EZ).
  • DGONZALEZ: Kirol materiala prezio berezian salgai. Salmenta, dendan ordaindu beharreko txartelen bitartez egingo da.
  • OLA: Elikagaien salmenta. Lasterkarientzat anoa eskeiniko du.
  • MUSIKA: DJ Ivan Bermejo.

 

IGANDEA

Maraton erdia

  • 7:30-8:30: Dortsalen eskura ematea. Antolatzaileak Facebook eta posta elektronikoen bitartez bidalitako argibideak jarraitu.
  • 8:00-8:45: Zaindegia: Ola Sagardotegian. Lasterkaria helmugara iristean, arropa zaindegian edukiko du.
  • 9:00: Irteera Ola Sagardotegitik.
  • 12:00: Sari banaketa: Helmugan, Siux Eskolan.
  • Mokadua: Sari banaketa ondoren.

Informazioa zabalduko da Facebook bitartez (Erlaitz elkarteak 1400 lagun  ditu) eta Udalaren bitartez (Kirol eta Kulturako zinegotzia) komunikabideetan ahalik eta hedapen handiena lortu asmoz. Gainera, ONG baten bitartez giza alorreko lan bat egingo da eta stand-ak dituztenek aprobetxatu ahal izango dituzte, beren produktuetan promozioko deskontuak egin ahal izango baitituzte erabilitako zapatilak entregatzean.

FaLang translation system by Faboba