Ongi etorri Erlaitz Mendi Elkartearen web orrira.

Irabazi asmorik gabeko elkartea gara eta mendiaren alor desberdinak jorratzen ditugu: senderismo, alpinp>pertsona guztiei zuzenduta: haurrak, gazteak eta helduak. Web orri honen bitartez bazkide, jarraitzaile eta elkartearen etorkizuneko adiskideengana gehiago hurbildu nahi dugu eta bertan eskainiko dizuegu bai elkartearen historia eta bai aurrez egindako ekintza eta argazki desberdinak.

Eta batez ere denok jakinaren gainean egotea nahi dugu etengabe prestatzen dugunaz. Gure elkartea Irungo Peña kalean dago (San Martzial kalea, 18 - atze aldean), eta mendiko kirola alor desberdinetatik sustatzeaz gainera, bai bazkideek eta bai jarraitzaileek ekartzen dizkiguten esperientzien proiekzioak eskaintzen ditugu. Era berean, liburutegi bat ere badugu bazkideek beren kontsultak egin ditzaten, eta liburuak maileguan hartzeko ere bai. Mendiko materiala alokatu ere egiten dugu.

Astearte eta ostegunetan, 19,30etik 21,00etara, elkartearen lokalean biltzen gara ibilaldi berriak prestatzeko edo berriketan aritzeko eta une atsegin bat igarotzeko. Beraz, adin guztietako mendizaleok, zain izango gaituzue gure zaletasuna partekatzeko, eta zaletuak ez zaretenok ikus dezazuela mendia ez dela soilik kirola, askoz gehiago baizik: natura, dibertsioa, adiskidetasuna, eta abar.