Irundar lagun talde bat 1955. urtean gogor lanean hasi zen kirol Elkarte bat sortzeko. Urte horretako abenduak 22 data gogoangarria da, inolaz ere, gobernazioak baimena eman ondoren, elkartea Osatzeko Batzarra egin baitzen.
Kirol elkartea zenez, Gipuzkoako “Bolo eta Toka” Federazioan sartu ginen, eta horixe izan zen hasieran batean izan genuen laguntza, inolaz ere jakin gabe zein etorkizun izango genuen.
Kontua da sortu eta handik hiru urtera, “ERLAITZEK” herriko beste klub bateko mendizale talde bati harrera egin ziola, haiek biltzeko lokalik ez zutelako. Horri esker, mendi saila sortu genuen, eta 1958ko apirilean hasi ginen jarduerak egiten, bidean aurkitu genituen oztopoak gainditu ondoren.
Hala bada, 1958ko irailaren 12an, Espainiako Mendi Federazioak “Sociedad Deportiva ERLAITZ – Mendi Elkartea” izenarekin eratu zuen ofizialki..
Sartu zen talde berri hori “trebatua” zen dagoeneko, eta ez zen harritzekoa, aurreko Klubean ia hamar urte baitzeramatzaten jardunean, eta “ERLAITZEN” jarraitu zuten beren zaletasunarekin mendi sail gisa. Horiek beren zuzendaritza batzordea zuten, “sortzaileenetik” bereiz, eta horrenbestez, sei urtean zehar, bi zuzendaritza batzorde izan zituen Elkarteak, 1963. urtean biak elkartu ziren arte. Orduan, Elkartearen zuzendaritza osoa bere kargu hartu zuen mendi taldeak, eta horrenbestez, mendizaletasuna izan zen Klubaren jarduera nagusia.