Oro har, bazkide eta jarraitzaile guztientzako honako egun  hauetan egoten da lokala zabalik:

Egunak

Astearteak eta ostegunak

Ordutegia

19,00tatik   21,00tara

Egun horietan honako hauek egin  ahal izango dituzu, besteak beste: txango eta gainerako jardueretarako izena  eman, zeure federazio lizentzia tramitatu, liburutegia erabili, materiala  alokatu, interneteko txokoa bisitatu edo, besterik gabe, zeure lagunekin bildu  eta etorkizunerako planak egin.