ElPaso  IP21

Ola


  insalus
Antxeta  igorsancho Gabiria
vw vasa Pasquier  logo telepizza nuevo 2  Sifra  txingudi  postigu  logo.rhenus

INSKRIPZIOAK

Inskripzioak 2015ko martxoaren 2ko 00:00etatik aurrera egin ahal izango dira eta 350 korrikalariko muga jarri da. Inskripzioa itxiko da aipatu 350 korrikalarietara iristen denean. Itxaron zerrenda bat irekiko da eskaria egiten deneko hurrenkera zehatzaren arabera.

LASTERKETA

ERLAITZ AIAKO HARRIA MENDI LASTERKETA Irunen egingo da 2015ko maiatzaren 10ean, igandez. Meaka auzoan (Irun) dagoen OLA sagardotegitik irtengo da eta Errota Zahar (Meaka auzoa - Irun) aldaparen goi aldean amaituko da. Lasterketak 22 km izango ditu eta 2700 metroko desnibel pilatua, eta osorik Aiako Harria parke naturaletik igaroko da.

DORTSALAK JASOTZEA

Dortsalak lasterketa egunean bertan entregatuko dira horretarako seinalizatuko den toki batean eta bertaraino autoz hurbiltzeko aukera emango duena, alegia, aparkalekutik oso gertu.

LASTERKARIAREN POLTSA

Lasterkariaren poltsa proba amaitzen duen atleta bakoitzari entregatuko zaio helmugara iristen denean.

HORNIDURAK

Antolakuntzak lasterkarien eskura jarriko ditu 6 hornidura-postu. Horietako 3 likido eta solidoena izango da eta beste 3 likidoena. Hornidura-postu likido eta solidoetan fruta, txokolatea eta fruitu lehorrak egongo dira eta ura eta edari isotonikoak; likidoen postuetan ura eta edari isotonikoak egongo dira.

IBILBIDEA MARKATUTA

Antolakuntzak markatu egingo du lasterketa osoa ingurumenaren aldetik sistema jasangarriekin, lasterketa behar bezala joan dadin.

KONTSIGNA ETA DUTXAK

Antolakuntzak parte hartzaileen eskura jartzen du aldagela eta dutxen kontsigna bat. Siutz eskola publikoan egongo dira, helmuga tokitik 100 metro eskasera.

AMAIERAKO LUNCH-A

Antolakuntzak lunch bat eskainiko du proba amaieran bertan parte hartu duten guztientzat, baita familiarteko eta boluntarioentzat ere. Lunch hori Siutz eskolako patioan eskainiko da, kontsigna, aldagela eta dutxetatik metro gutxira.

INFORMAZIOA

Antolatzaileek, inskribatutako lasterkariei puntualki emango diete lasterketari buruzko informazioa WWW.ERLAITZ.COM/mediamaraton web gunearen bitartez, baita Facebook bitartez ere "Erlaitz Aiako Harriak maraton" sailean. Antolatzaileek eskubidea dute hemen azaltzen den informazioari buruz edozein aldaketa egiteko.

ITZULKETA

Antolakuntzak dortsalagatik ordaindutakoa itzuliko die parte hartu ezin izan dutenei, proba baino 15 egun lehenago arte, eta kudeaketako gastuak deskontatuko dira.